MediaWiki:Prefswitch-main/eu

From translatewiki.net
Wikipediaren nabigazio interfaze berriaren irudia (handitu)
Edizio interfaze berriaren irudia (handitu)
Loturak sartzeko kutxa berriaren irudia

Wikimedia Fundazioaren Erabiltzaile Esperientzia Taldea komunitatearen boluntarioekin lanean aritu da zuretzako gauzak errazteko asmoz. Hobekuntzak berriak zuk froga ditzazun nahi dugu, hala nola itxura berria eta edizio tresna sinplifikatuak. Aldaketa hauen helburua Wikipediako erabiltzaile berriei lana erraztea da, eta azken urteko gure erabilgarritasun frogan oinarritzen da. Gure proiektuaren erabilera errazagoa izatea Wikimedia Fundazioaren lehentasun nagusia da eta etorkizunean are gehiago erraztea nahi dugu. Xehetasun gehiagorako bisitatu Wikimediaren blog ofiziala.

Hona hemen aldatu duguna

  • Nabgazioa: Nabigazioa hobetu dugu irakurketa eta edizio orrialdeetan. Orain, orrialde bakoitzaren goialdean fitxak garbiago ageri dira eta artikulua irakurtzen edo editatzen ari zaren garbiago definitzen dute.
  • Edizio tresna-barrako hobekuntzak: Edizio barra berrantolatu dugu errazago erabiltzeko. Orain, orriei formatua jartzea errazagoa eta intuitiboagoa da.
  • Lotura magoa: Erabilera errazeko tresna, barne eta kanpo loturak errazago jartzeko.
  • Bilaketa hobekuntzak: Bilatzen ari zaren orrialdera azkarrago iristeko bilaketa iradokizunak hobetu ditugu.
  • Bestelako ezaugarri berriak: Taulak errazago egiteko taula mago bat sartu dugu lana sinplifikatzeko.
  • Wikipediako logoa: Gure logoa eguneratu dugu. Irakurri gehiago Wikimedia blog ofizialean.